XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gudariak, bada, auxe egin eben.
Eta jezarririk, Jesus zaintzen ziarduen.
332. Jesus'i irri-egiten (Mt. 27, 39 44; Mk. 15, 29 32; L. 23, 35 37 39).Erri guztia begira ziarduan.
Eta aurretik igaroten ziranak, buruari eragin eta birao egiten eutsoen, eta zirautsoen:
Jaungoikoaren Semea ba'zara, jatsi gurutzetik.
Bardin iñoen abade-nagusia, agintari ta erriko zaarrak be, irrika alkarri zirautsela:
Kristo, Israel'go Errege, Jaungoikoaren aukeratua jatsi bedi orain gurutzetik, ikusi ta sinistu dagigun.
Jaungoikoa bere alde uste eban: Jaungoikoak lagun dagiola orain, maite ba'dau:
Gudariak be irri egiten eutsoen, urreratu ta ozpiña eskiñiz, ta zirautsoela:
Ta Aregaz batera gurutzean eskegita egozan lapurretariko batek be, irri egiten eutsan, esanaz: